Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  
LIBURUAREN LANA
Posted on : May 19th, 2009

Admin :
Post category : Sailkatugabeak
Link to post : permalink
Comments : 1 Comment

  • Khaled Hosseini idazle afganistarraren “Mila eguzki eder” liburua da nik irakurri dudana.
  • Khaled Hosseini (Kabul, 1965) diplomaziari eta andereño baten semea da. Ameriketako Estatu Batuetan lortu zuen babes politikoa, eta Kalifornian medikuntza ikasten zuen bitartean, Kometa ehizaria (Nasa Argitalpenak) idatzi zuen. 2006an UNHCReko, NBEko Errefuxiatuentzako Goi Komisionatuaren Agentziako, ordezkai berezi gisa izendatu zuten. Argitaletxearen beste liburu arrakastatsu bat idazle honen biak aparte, “Zoriontasunaren labirintoa” da, eta sentitzen dut baina ez dut aurkitu argitaletxe honi buruz ezer gehiago, dirudienez ez da oso famatua.
  • Koldok gomendatu zidalako irakurri egin dut, bere esanetan, irakurri duen libururik onena baita.
  • Hona hemen Nasa Argitalpenak eskainitako laburpena: Hamabost urte dituela, Mariam Rashidekin, bera baino 30 urte nagusiagoa den zapatagin batekin, ezkontzera behartzen dute. Afganistan bizitzen ari den guda zibila familia guzietan bere arrastoa uzten ari da, baita Laila gaztearen senidean ere. Rashidek Laila salbatu egiten du eta ezkontzeko eskatzen dio. Emakume hauen bizikidetza solidaritatearen adibide bihurtuko da eta Afganistango politikak eta gizarteak beraien bizitzan zenbateko garrantzia edukiko duen erakutsiko digu. Hala ere, Afganistanen, talibanak boterea eskuratu dute eta oraindik sufritzeko garaia heltzear dago…
  • Mila Eguzki Eder liburuaren azalaEz dakit zer gertatzen den baina ez dit uzten irudirik ipintzen!!
  • Egia esanda, liburua asko gustatu egin zait bertako emakumeek bizi duten egoera txarra islatzen duelako. Asko gustatuko ez zitzaidala uste nuen hasieran, baina orriak aurreratzen nindoan bitartean liburuak dezente harrapatu nau.
  • Atseginez irakurri dut liburua kontatzen dituen gauzak oso hunkigarriak direlako, hala ere, irakurtzeko denbora gehiago izatea gustatu izan zitzaidakeen. Liburuak interesari eusten dio zeren hainbeste haserretzen zaitu Mariamek jasotako tratua, non gehiago irakurri nahi baituzu bere egoera hobetzen den jakiteko. Gehienbat, emakumeen egoerari buruz hausnartzea ergin dit. Bertan bizi dutena ez zait normala iruditzen eta horretarako zigorra egon beharko luke. Egia esanda, ez naiz protagonistarekin ezta beste inorekin identifikatuta sentitu.
  • Liburu hunkigarriak atsegiten dituztenei gomenndatuko nieke liburu hau. Nahiko arraroa da nik bene-benetan libururen bat gomendatzea, baina kasu honetan egin beharra dago, liburua ona baita.
  • Bai, irakurriko nuke idazle honen beste libururen bat; gainera kritika onak jaso ditu, liburuaren portadan Isabel Allenderen esanetan, liburua polit-polita da, eta irakurtzea gomendatu egiten du.
  • Khaled Hosseinik libuu bakar bat gehiago idatzi du , “Kometa ehiztaria”, baina berataz esaten denaren arabera nahiko interesgarria dela dirudi.
Posted on : March 4th, 2009

Admin :
Post category : Sailkatugabeak
Link to post : permalink
Comments : No Comments

Koldok bidali digun idazlan hau pixka bat arraroa ba baina saiatu beharko dugu….

Suposatzen da, egiak esatea ondo dagoela baina kasu askotan gezurtxo txiki bat esatea ere ez dago gaizki. Normalean, egiak esaten ditut, batez ere jendeak nigan konfidantza izateko. Ez dut atsegin maite ditudan pertsonei gezurrik esatea batzuetan behartuta banago ere. Askotan amari gezurrak esan dizkiot eta hori dela eta, berak nigan zeukan konfidantza galdu egin du eta orain, lehen galdu nuena berreskuratzen saiatzen ari naiz, eta nola?ba beti egiak esanez.

Ez ditut atsegin pertsona guztiei gezurrak esaten dizkieten pertsonak. Lehen esan dudan bezala, kasu batzuetan hobeto da gezurtxo txiki bat esatea egia baino, baina ez beti. Adibidez gustuko ez duzun lagun bat bere urtebetetzera gonbidatu zaitu eta ez duzu joan nahi ez bera ez bere lagunak aguantatzen ez dituzulako…zer egin? Bi gauza egin ditzakezu: lehenengoa egia esatea pentsa ezazu: “aizu ez zaitut gustuko eta zure urtebetetzera ez dut joan nahi ez zu ezta zure lagunak aguantatzen ez ditudalako”. Nola geratuko ote da pertsona hori? Beste soluzio bat ere baduzu; gezurtxo txiki bat esatea. Honela geratuko zen: “aizu sentitzen dut baina ezingo naiz zure urtebetetzera joan nire aitona-amonak ikustera joan behar naizelako Lekeitiora. Sentitzen dut baina ez larritu beste batean egongo gara. Konforme?Ondo pasa!!!”

Ikus daitekeenez, kasu honetan askoz hobea da gezur txiki bat esatea eta marroia kentzea egia esatea baino. Beno, beste aukera ere egongo litzateke: urtebetetzera joan eta bertan aspertuta hiltzea baina ez da kasua. Benetan, askoz hobea da egiak esatea gezurti hutsa izatea baino eta denoi egiak esatea gomendatzen dizuet.

Posted on : March 4th, 2009

Admin :
Post category : Sailkatugabeak
Link to post : permalink
Comments : No Comments

- Bai, liburua osorik irakurri dut eta asko gustatu zait liburu desberdina delako, hau da, bere argumentua ezberdina da kontatzen duena, gainera, oso hunkigarria da benetan atsegin dut liburua.

- Liburua Brunoren ikuspuntutik kontatuta dago. Brunok 8 urte ditu eta kargu altu bat duen militar nazi baten semea da. Bere familiarekin, Auschwitzera joan behar da, bere aitak bertan dauden juduak hiltzeko zelai batean lan egin behar duelako. Familiak ez du bertara joan nahi, baina hala ere, joan egiten dira. Bruno oso bakarrik sentitzen da bertan ez duelako lagunik eta ez duelako inolako umerik ikusten. Egun batean, bere logelaren leihotik begiratzen dabilenean, hesiz inguratutako zelai bat ikusten du eta esploratzaileetan jolastea atsegin  duenez, lekua esploratzera abiatzen da. Honetan dabilela, hesiaren barruan pijama marradun batez jantzita dagoen mutil bat ikusten du, Shmuel. Gutxika-gutxika, lagun egiten dira eta Bruno egun guztietan joaten da Shmuelengana eta janaria eramaten dio, umeak gose izugarria izaten duelako beti. Nazkatuta dagoenez, egun batean Brunoren amak Berlinera bueltatzeko erabakia hartu du, bere ustez leku hura ez baita leku egokia bere semeak haz daitezen. Bueltatu aurretik, Bruno Shmuelengana joan da honi agur esateko, baina ailegatzean hura negarrez dagoela konturatu da. Zer gertatzen zaion galdetzen dioenean, honek ez dakiela bere aita non dagoen esan dio eta orduan Brunok lagunduko diola agindu dio. Shmuelek berea bezalako pijama bat lortu dio eta Brunok jantzi eta hesiaren azpitik pasatu da bere lagunari laguntzeko. Bertan zeudela, soldaduak zenbait pertsona gas-kameratan sartu dituzte, eta honen ondorioz bi lagunak hil egin dira.

- Brunoren ahizpa Gretel du izena eta pijama marraduna daraman mutila Shmuel. Hasieran, hesira joaten da esploratzaileetara jolastea atsegin duelako, baina Shmuel ezagutzen duenean, bera ikustera joaten da egunero.

Liburuaren lana
Posted on : February 5th, 2009

Admin :
Post category : Sailkatugabeak
Link to post : permalink
Comments : No Comments

- Bai, liburua osorik irakurri dut eta asko gustatu zait liburu desberdina delako, hau da, bere argumentua ezberdina da kontatzen duena, gainera, oso unkigarria da benetan atsegin dut liburua.

- Liburua Brunoren ikuspuntutik kontatuta dago. Bruno 8 urte ditu eta kargu altu bat duen militar nazi baten semea da. Bere familiarekin, Auschwitzera joan behar da, bere aita bertan dagoen juduak hiltzeko zelai batean lan egin behar duelako. Familiak ez du bertara joan nahi, baina hala ere, joan egiten dira. Bruno oso bakarrik sentitzen da bertan ez dituelako lagunik eta ez duelako inolako umerik ikusten. Egun batean, bere logelaren lehiotik begiratzen dagoenean, hesiz inguratutako zelai bat ikusten du eta esploratzaileetara jolastea atsegin  duenez, lekua esploratzera abiatzen da. Honetan dagoela, hesiaren barruan pijama marradun batez jantzita dagoen mutil bat ikusten du, Shmuel. Gutxika-gutxika, lagun egiten dira eta Bruno egun guztietan joaten da Shmuelengana eta janaria eramaten dio, umeak gose izugarria izaten duelako beti. Nazkatuta dagoenez, egun batean Brunoren amak Berlinera bueltatzeko erabakia hartzen du, bere ustez leku hura ez baita leku egokia bere semeak haz daitezen. Bueltatu aurretik, Bruno Shmuelengana joaten da honi agur esateko, baina ailegatzean hura negarrez dagoela konturatzen da. Zer gertatzen zaion galdetzen dioenean, honek ez dakiela bere aita non dagoen esaten dio eta orduan Brunok lagunduko diola agintzen dio. Shmuelek berea bezalako pijama bat lortzen dio eta Brunok jantzi eta hesiaren azpitik pasatzen da bere lagunari laguntzeko. Bertan zeudela, soldaduak zenbait pertsona gas-kameratan sartzen dituzte, eta honen ondorioz bi lagunak hil egiten dira.

- Brunoren ahizpa Gretel du izena eta pijama marraduna daraman mutila Shmuel. Hasieran, hesira joaten da esploratzaileetara jolastea atsegin duelako, baina Shmuel ezagutzen duenean, bera ikustera joaten da egunero.

Pijama marradunaz jantzitako mutikoa – Egin beharrekoak
Posted on : February 3rd, 2009

Admin :
Post category : Sailkatugabeak
Link to post : permalink
Comments : No Comments

  • Liburua osorik irakurri duzu? Zer moduzkoa deritzozu? Zergatik?
  • 1000 bat karakteretan laburbil ezazu argumentua.
  • Nola du izena Brunoren arrebak? Eta pijama marradun mutikoak? Zer dela-eta hasten da Bruno hesiaren inguruan ibiltzen?
Posted on : December 10th, 2008

Admin :
Post category : Sailkatugabeak
Link to post : permalink
Comments : 18 Comments

Koldok bidali digun idazlan hau pixka bat arraroa ba baina saiatu beharko dugu….

Suposatzen da, egiak esatea ondo dagoela baina kasu askotan gezurtxo txiki bat esatea ere ez dago gaizki. Normalean, egiak esaten ditut, batez ere jendea nigan konfidantza izateko. Ez dut atsegin maite ditudan pertsonei gezurrik esatea batzutan behartuta banago ere. Askotan amari gezurrak esan dizkiot eta hori dela eta, berak nigan zeukan konfidantza galdu egin du eta orain, lehen galdu nuena berreskuratzen saiatzen ari naiz, eta nola?ba beti egiak esanez.

Ez ditut atsegin pertsona guztiei gezurrak esaten dizkioten pertsonak. Lehen esan dudan bezala, kasu batzutan hobeto da gezurtxo txiki bat esatea egia baino baina ez beti. Adibidez gustuko ez duzun lagun bat bere urtebetetzera gonbidatu zaitu eta ez duzu joan nahi ez bera ez bere lagunak aguantatzen ez dituzulako…zer egin? Bi gauza egin ditzakezu: lehenengoa egia esatea zuk pentsa: aizu ez zaitut gustuko eta zure urtebetetzera ez dut joan nahi ez zu ezta zure lagunak aguantatzen ez ditudalako. Nola geratuko ote da pertsona hori? Beste soluzio bat ere baduzu; gezurtxo txiki bat esatea. Honela geratuko zen: aizu sentitzen dut baina ezingo naiz zure urtebetetzera joan nire aitona-amonak ikustera joan behar bainaiz Lekeitiora. Sentitzen dut baina ez larritu beste batean egongo gara konforme?ondo pasa!!!

Ikus daitekeenez, kasu honetan askoz hobeagoa da gezur txiki bat esatea eta marroia kentzea egia esatea baino. Beno, beste aukera ere egongo litzateke: urtebetetzera joan eta bertan aspertuta hiltzea baina ez da kasua. Benetan, askoz hobeagoa da egiak esatea gezurtero hutsa izatea baino eta denoi egiak esatea gomendatzen dizuet.

Egia eta gezurra.
Posted on : December 10th, 2008

Admin :
Post category : Sailkatugabeak
Link to post : permalink
Comments : 3 Comments

Koldok bidali digun idazlana nahiko konplexua da, egia eta gezurrari buruz asko idatzi ezin delako, baina bueno saiatu beharko dugu…

Denok dakigu egia askotan mingarria dela eta askotan hobeagoa dela ongi jarritako

Datozen asteetarako zeregina
Posted on : December 3rd, 2008

Admin :
Post category : Sailkatugabeak
Link to post : permalink
Comments : No Comments

Egun on:

Idatzi beharko duzu 1000 karaktereko (16 lerro) sarrera bat. Bertan, gezurraz eta egiaz pentsatzen duzuna adierazi beharko duzu, zeure jokaera haiekin eta beste batzuena ere, adibideak jarrita, nahi izanez gero. Ondoren, zeure ikaskideek egindakoa iruzkindu beharko duzu, ikusten dituzun akatsak azalduz eta zeure iritzia emanez. Ados? Lan ona egin. Animo!

lEheNengO eGunA bLogArEkin!!!….
Posted on : October 29th, 2008

Admin :
Post category : Sailkatugabeak
Link to post : permalink
Comments : 1 Comment

kaixoo!!!!

Ekaitz deitzen naiz eta 16 urte ditut. Mutil jatorra naiz eta barre egitea asko atsegin dut. Klaseei dagokionez, nahiko alferra naiz, baina ahalegina egin behar denean egiten dut eta nota onak ateratzen ditut. Beste gauzen artean, futbola atsegin dut. Dokumentalak gustuko ditut batez ere kanguruenak eta pinguinoenak. Handitan, astronauta izan nahiko nuke edo bestela azti beltz eta indartsu bat. Nire etsairik indartsuena Harry Potter da eta nire txakur fidela Brutus deitzen da eta kanitxe bat da. Tinba ilegalak atsegin ditut, egun batean Anakyn Skywalker-i 100 euro irabazi nizkion eta oraindik hamar sor dizkit. Oso ekologista naiz, erratzaren gainean bidaiatzen naiz normalean, ez ditut gustoko autobusak. Gaur egun, ezkongabe nago, baina duela gutxi arte, Ariel sirenatxoarekin ibili naiz. Blog honen bidez etsai asko aurkitzea espero dut eta denak hiltzea da nik nahi dudana. Kanguruak jaten dituen lagun bat daukat, bere urtebetetzean kanguru erraldoi bat oparitu nion; oso pozik jarri zen. Nire gurasoak muggle batzuk ziren, eta ez nituenez atsegin, krokodiloen fosara bota nituen, oraindik azti beltz eta indartsua ez nintzelako. Ostiral gauetan, neskaz janztea gustatzen zait eta horrelakoetan, Davinia izena erailtzen dut. Zazpi urte nituela  kanguru batek aurpegian kosk egin eta izugarri itsusia naiz orain.

Kaixo Mundua!
Posted on : October 28th, 2008

Admin :
Post category : Sailkatugabeak
Link to post : permalink
Comments : 7 Comments

Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!

Navigation
Personal
Me
  • Description :
  • My ICQ:
  • My MSN:
Calendar
May 2012
M T W T F S S
« May    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  
About blog
Categories

Archives
Search

links
Feeds and Credits
Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios